DUko Itzulplengintza eta
UEU/EHUko
Hizkuntza-teknologiak [ 2002ko urtarrila ] Itzulpengintza Automatikoahamar orduko sarrera(kreditu 1eko modulua) Joseba Abaitua |
Itzulpengintza automatikoa informatika bezain zaharra edo gehiago da. Segur aski, giza zein ekonomia baliabide gehien jaso duen aplikazioetako bat da. Merkatuak gaur egun, makina bat produktu eskaintzen ditu eta benetan zaila da aditua ez denarentzat dituen beharretarako aproposena zein den erabakitzea. Ikastaro honetan funtsezko gakoak emango dira teknologia honetara jotzearen aukera gutxieneko ezagutza izanik landu ahal izateko.
Lehendabiziko zatian itzulpen automatikoaren bideragarritasuna baldintzatzen duten alderdi edo dimentsioak azalduko dira. Jarraian, diziplinaren garapenean izan diren gertaera gogoangarrienak aipatuko dira beharrezkoa den ikuspegi historikoaz jabetu ahal izateko. Horrela, multzo ezberdin bitan banatutako metodologien bilakaera zein izan den ikusi ahal izango da; multzo bakoitza aparteko eran aztertuko da. Amaitzeko, merkatal sistema nagusienak aztertuko dira zertxobait zehatzago eta Interneten bidez jaso edo bertatik har daitezkeenetan enfasi berezia jarriko da.
Itzulpen automatikoa hizkuntza teknologiaren garapenean nabarmen lagundu duen diziplina da. Zeregin nagusia hori duten elkarte zientifikoak, aldizkari bereziak, unibertsitate departamentuak eta enpresak daude. Martin Kay-ren esanetan:
Itzultzeko makinak lortzeko irrika horrek hizkuntzalaritza, filosofia, matematika edo informatika diziplinetako zenbait buruargiren arreta merezi izan du. Horretaz gain, itzulpen automatikoak jarraitzaile leial batzuengan erakarpen liluragarria pizten du. Zer dela eta lilura hori?
Bitarteko mekanikoen bidez itzultzea bada erronka zientifiko bat. Baina itzulpen automatikoak horrenbesteko interesa piztearen benetako arrazoiak ez du sustrai zientifikorik, behar praktikoan du jatorria. Hubert Murray-k egunero sortzen ziren informazio teknikodun hitzak 20 milioi zirela esan zuen. Minutuko mila hitz irakur dezakeen batek egunean batez beste 8 ordu emanda, 45 egun beharko luke egun bakar bateko ekoizpenaz jabetu ahal izateko. 45 egun horiek igarota, bere desfasea 5,5 urtekoa litzateke. Hizkuntza komunitate batek bi mila itzultzaile saiatu beharko luke egunero horrenbesteko informazio beren hizkuntzara bihurtzeko. Susan Hubbard-en ustetan, azken hogeita hamar urteotan aurreko bost mila urteetan baino askoz informazio gehiago sortu da. Aldizkako 9.000 argitalpen baino gehiago AEBetan eta ia mila liburu argitaratzen da egunean munduan. Suedia eta Finlandia EB-ean sartu zirenean 1995ean, 60.000 arautze komunitario inguru itzuli behar izan ziren, "acquis communautaire" izenaz ezaguna dena. 1999an, hiru urte beranduago baino ez, Bruselako legegizonen ahalegin nekaezinari esker, kopuru hori 20.000 gehiagorekin handitu zen. Ekialdeko Europako herriak EB-an berehala sartzeak oso hizkuntza egoera delikatuan jartzen du Batzordea eta teknologia berrien aurrerakadak baino ezin lagun dezake egoera arintzen.
Ikastaroaren helburuak honakoak izan daitezke:
Ikastaroa hiru orduko bi saiotan emango da eta bertan prestaturiko gaiak landuko dira. Ostean, ikasle bakoitzak gutxienez lau ordu eman behako du ariketa praktikoak burutzeko, ariketok amaitutakoan txosten bat egin beharko dute. Lana norberak berea edo gehienez bi partaidedun taldetan egin ahal izango da. Interneten konektatzeko aukera izan beharko da, bai ariketak egiteko, bai irakaslearen laguntza eskatzeko (irakaslearen helbidea abaitua@fil.deusto.es).
Klasetara agertzeaz gain, derrigorrezkoa izango dena, ikasleek txosten batean deskribatu eta zalduko dituzten ariketa batzuk burutu beharko dituzte. Azken notak txosten horren kalitatea izango du kontuan. Burututako proben interesa neurtuko da, bai eta emaitzen deskripzioa eta ebaluazioa ere. Garrantzitsua da txostenak ikaslearen ekarpen pertsonala izatea alderdi orijinal eta berriekin. Garrantzitsua da kontsultaturiko iturriak argi agertzea marka tipografikoen bitartez aipuak azaldu eta erreferentzia emanez (autorea eta data).
Joseba Abaitua, 2002ko urtarrila | Itzulpengintza automatikoari sarrera: 2 |