Itzulpengintza automatikoari sarrera: 6 - 8
Itzulpen automatikorako hizkuntza arazoak dituzten zure adibideekin zerrenda bat presta ezazu (homonimia eta polisemia, anbiguotasun lexikoa, egitura eta logikari dagokiona, asimetriak, fraseologia, eta abar). Saia zaitez adibideak itzultzen sareko gutxienez hiru itzultzailetan.
Itzulpen unitate mota ezberdinetako adibideak bila itzazu Interneten edo paperezko hiztegietara joz.
Eguneko egunkaria aztertu eta sailka itzazu berriak tipologiaren arabera.
Testu laburretako eredu batzuk aukeratu (mota batetik hirura bitartean) eta duten dentsitatea kalkula ezazu (hitz kopurua zati itzulpen unitate kopurua).
Egin ezazu ariketa hau Internet bidez eskura ditzakezun beste hizkuntza bateko egunkariekin eta hauta itzazu konparatzeko moduko ariketak.
Itzulpen saiakerak egin itzazu (zuzena, alderantzizkoa eta berritzulpena), aurkitu dituzun konparatzeko testuekin gutxienez sareko hiru itzultzailetan.
Joseba Abaitua, 2002ko urtarrila | Itzulpengintza automatikoari sarrera: 6 - 8 |