Itzulpengintza automatikoari sarrera: 3 - 5
Arau bidezko itzulpenean tarteko interpretazioak erabili ohi dituzten bi metodo azpimarra daitezke. Arrazoi hori dela eta, zeharkako arau bidezko itzulpen metodo gisa ezagutzen dira. Horrela bada, hasiera bateko bereizketa metodo "zuzenak" eta "ez zuzenak" ezberdintzen dituena da. Metodo zuzenetan ez dira tarteko adierazpenak erabiltzen eta itzulpena urrats bakar batean burutzen da: jatorrizko hizkuntzako hitzak hiztegian kontsultatzen dira eta zuzenean ematen dira xede hizkuntzan dagozkien parekoak soilik malgutasun, komunztadura eta berrantolaketa arau batzuk aplikatuz. Baina hitzez hitz itzultzeko teknika erraz hori aspaldi baztertu zen bideragarri ez zelako eta ezagutzen diren sistema guztiek, espainola eta katalana bezalako hizkuntza oso hurbilen artean itzultzen dutenek barne (InterNOSTRUM), mota bateko edo besteko tarteko adierazpenak erabili nahi dituzte. Metodo ez zuzen mota bi dago: "hizkuntz artekoa" edo interlingua eta "transferentziakoa".
Hizkuntz arteko metodoak itzuliko diren hizkuntzen artean komuna den tarteko adierazpen bakar baten bidezko itzulpena planteatzen du, eta horrek itzulpena soilik esaldi bitan egitea zilegi egiten du: analisia eta sortzea. Bere kontzepzio teorikoan zehatz-mehatz jasotzen du hizkuntzalari unibertsalen ideia eta bere garairik oparoena hirurogeita hamargarren hamarkadan izan zuen Adimen Artifizialak proposatzen zuen ezagutzaren adierazpen ereduen aplikazioarekin. Metodo hori gomendatzen dute testu bat itzultzeko lehenago ulertu beharra dagoela esaten dutenek. Informazio semantikoa ezagutza oinarri batean jasota egon ohi da (munduaren eredu bat) eta itzultze prozesuan zehar eskura izaten da.
Metodo hori oso ospetsua izan zen Japonen hirurogeita hamar eta laurogeigarren hamarkadetan, orduan garrantzitsua zen enpresa informatiko orok bere itzulpen proiektu propioa izan behar zuen: "ATLAS" (Fujitsu), "PIVOT" (NEC), eta abar. Egun oraindik dugun japoniar proiektu bat "UNL" da (Universal Networking Language , United Nations University-rena). AEBetan hizkuntz artekoan oinarrituriko zenbait proiektu burutu izan da: "KBMT" (Carnegie Mellon University), "ULTRA" (New Mexico State University), "PANGLOSS" (CMU, NMSU eta University of Southern California), "UNITRAN" (University of Maryland); halere, kasu guztietan unibertsitateetan buruturiko ikerketa proiektuak izan dira, eta horietatik bat ere ez da merkaturatze fasera iritsi. Europan hizkuntz arteko inspiraziodun proiektu bi aipa daitezke, "DLT" (BSO holandar enpresarena), esperantoa darabilena hizkuntz arteko gisa, eta "ROSETTA" (Philips), Montague-ren gramatikan oinarrituta.
Transferentzia metodoaren alderdi bereizlea tarteko adierazpen bi proposatzen duela da, bat itzulpen bikotearen hizkuntza bakoitzeko. Adierazpen horien gainean jatorrizko testuaren analisia eta xede testuaren sortzea, horrela, itzulpena hiru fasetan burutuko da: analisia, transferentzia eta sortzea. Transferentzia egiten deneko maila alda daiteke sistema batetik bestera. Transferentzia maila lexikoan, sintaktikoan zein semantikoan burutu daiteke.
Transferentzia semantikoa hizkuntz arteko teknikatik oso gertu dago. Metodo horrekin diseinatu diren sistemarik ezagunenak honakoak izan dira: METAL, MÉTÉO, SUSY. EUROTRA, "LOGOS" eta "GETA" (Grenobleko Unibertsitatea).
Joseba Abaitua, 2002ko urtarrila | Itzulpengintza automatikoari sarrera: 3 - 5 |