El tren Guggú

¡Estamos de enhorabuena! Por sólo 350 ptas. un parado, jubilado o estudiante puede pasar el día en ese castillo de ensueño y fantasía que Frank O. Gehry ha construído aquí mismo. En temporada de feria, un viaje de 5 minutos en el tren Chuchú cuesta 200. El viaje del Guggú discurre por una surtida galería de arte contemporáneo (ese que para muchos representa una simple y llana "tocadura -sin escoba- de pelo"). Pero, bromas aparte, inteligibles o no sus obras, lo cierto es que el arte contemporáneo acaba fascinando a quien lo contempla.

Mark Rothko fue el principal hechicero de mi conversión al expresionismo abstracto, y con ella, al arte contemporáneo en su conjunto. Lo cual no es óbice para que Saura y Bacon me espanten y Tàpies o Barceló me entusiasmen. Por lo general soy admirador de todos los artistas consagrados, estén o no en el Reina Sofía, en la Tate, en el MoMA, en el MACB, o en el Guggú. Las obras de Carlos Pacheco, Koldo Aguinagalde, Koko Rico, Pablo Milicua, Maitane Magadán, M'angel Manovell, o Fermín Cemillán, entre otros, son sinceras y bellas, ¿qué más se puede pedir?

Doy gracias a Thomas Krens por haber seducido e hipotecado a nuestros ingenuos mandatarios. Doy gracias a Joseba Zulaika por revelar lo crudo y grotesco de nuestro provinciano rincón, junto al Golfo de Vizcaya, rendido a los encantos del "MacThomas" invasor. Doy gracias al entrañable exdiputado de hacienda que vio en Guggú una inversión con más futuro que Sidenor o el Athletic. Arte y poder siempre han ido de la mano. Decía Ovidio auro conciliatur amor; pero lo amablemente bello, lo Bello, no tiene precio y se encuentra en calquier rincón de la calle.

Siempre he creído que el arte contemporáneo se exhibe mejor en lonjas sencillas como casa Ubu, almacenes en desuso, ARSenal, la factoría cultural Katanga-Gasteiz, la calle misma, que ningún museo. Por otra parte, si el artista ha de comer, lícito es que envuelva sus obras en celofán y las venda. El Guggú es una atractiva pasarela para el arte consagrado, para la proyección internacional de los neófitos, para la conchabanza de inversores, traficantes y otros marchantes del arte, para dar a conocer los deseos de superación del Bilbao/Euskadi metropolitano, para que el placer de lo bello conquiste lo meramente útil. Por todo esto, aunque no seas parado, estudiante, o jubilado, un viajecito por 700 pesetas bien vale la pena.

Joseba Abaitua, 25/10/96.

PD del 13/9/00

Este verano me he encontrado con un tocayo, José Luis Zumeta:

Zumeta en Uribitarte, verano 2000

Mikel y Josť Luis

Homenaje a John Benjamins

Para la BBK

http://www.egunkaria.com/000620/orriak/kul1.html
Jose Luis Zumetaren azken urte bietako lanak daude Uribitarteko Biltegian ikusgai, ŒGernika¹ barne

«Koadro bakoitzak aurreko koadrotik desberdina den toki batera narama»

Bilboko Uribitarteko biltegian neurri handiko 50 koadrorekin erakusketa jarri du Zumetak abuztuaren 15a arte • «Bilakaera bat badago, pinturak ematen didan bilakaera, geldoa, berea. Oraingo lanak zehatzagoak dira, naturalagoak», dio pintoreak • Iluntzean inauguratu zuen erakusketa Usurbilgo artistak, eta ekitaldian hainbat lagunen babes beroa izan zuen

Iñigo Olabarri / Bilbo. - Jose Luis Zumetaren azken urte bietako lan gehienak ikusteko aukera eskaintzen duen erakusketa zabaldu dute Uribitarteko biltegi frankoan. Jose Luis Zumetak neurri handiko koadroetarako duen joeraren emaitza erakusteko toki egokia bilatu dute abuztuaren 15a bitartean. Biltegiko beheko solairuko hiru gune bete dituzte artistaren azken 50 lanekin. Lan horien artean dago Gernika. Oiartzunen hamabost egunez erakutsi zuten eta bigarrenez ikusi ahalko da Euskal Herrian.

«Erakusketan agertzen den lana 1998. urteko urrian hasi zen gutxi gorabehera. Ikus daitezkeenak orain arte urte bitan egin ditudan ia lan guztiak dira, beraz. Sei edo zazpi urtean behin, ohikoak baino erakusketa handiago bat antolatzea gustatu izan zaitbeti, eremu handiagoetan. Azkenenegoa 1992. urtean izan zen, eta dagoeneko beste bat egiteko garaia zen», margolariaren esanetan.

Kolorea bizi-bizi agertzen da artistaren azken margoetan. Kolorea, neurri handiari lotuta, eta horma zurietan zintzilikatuta erakargarri bihurtzen da oso bisitariaren begientzat. «Koadroak bata bestetik desberdin izatea nola lortzen dudan garbi azaltzen ez nuke jakingo. Koadro bakoitzak toki desberdin batera narama, aurreko koadrotik zertxobait desberdina den toki batera».

Hizkuntza egonkortuta

Desberdintasun horiek eta bere bilakaera muga batzuen barruan gertatzen direla onartzen du Jose Luis Zumetak. «Nire hizkuntza egonkortuegi dago gehiegi aldatu ahal izateko. Azkenengo erakusketatik orain jarri dudanera bilakaera bat izan da, baina pinturak eman didan bilakaera, geldoa, berea. Nonbaitera naramana. Betiko tokira eramango ez nauen bilakaera, toki desberdin batera naramana. Oraingo lanak zehatzagoak, naturalagoak dira».

Jose Luis Merino arte kritikoak katedral batekin parekatu zuen Uribitarteko eraikinean Jose Luis Zumetaren lanekin osatu duten erakusketako eremurik handiena. «Erakusketa guztia, baina batez ere eremu hau katedral bat bezalakoa da; kolorezko eta formazko katedrala. Kontuan izan behar da pintore askori honelako eremu bat eskainiz gero hil egingo liratekeela. Ez lukete onartuko, izutu egingo lirateke. Zumetarekin kontrakoa gertatu ohi da: zenbat eta handiagoa are eta gusturago dago bera. Gustuko duen erronka gozo bezala hartu ohi du».

Guggenheimi lezioa

Uribitarten egokitutako eramu hori goraipatu ostean, Guggenheim Bilbao museoarentzat ere izan zuen hitzik Jose Luis Merinok. «Erakusketa gertaera handia izango da. Gertaera baliagarri izango da, gainera, Guggenheimi erakusteko, museo sinboliko horri erakusteko, margolari garrantzitsuak daudela museo horretan merezimendu osoz egon daitezkeenak; eta Gehryren dimentsio erraldoi horien barruan naturaltasun osoz erakuts daitezkeela».

Junkeraren doinuan

Iluntzeko inaugurazio ekitaldia arrakastatsua izan zen benetan. Zumetaren gonbitari erantzunez jendea erruz bildu zen behin-behineko galeria bilakatu den eraikinera. Artistak, politikoak, musikariak, eta kazetari ugari lasaia ibili ziren Zumetak bere lanentzat propio sortu duen munduan.

Gonbidatuen artean zeuden, besteak beste, Kepa Jukera ‹inaugurazioan bere trikiti doinuak eskaini zituen‹, Mikel Laboa abeslaria, Jone Gorizelaia EHko parlamentarioa eta Juan Gorriti eskultorea besteak beste.

«Betiko Zumetaren lanak dira, baina betiko Zumeta artista oso ona da», esan zuenik ere izan zen haren azken urte bietako lanak ikusi eta gero.

Jose Luis Zumeta • Pintorea •

"'Gernika'-n Picasso eta nire arteko erdibidea bilatzen saiatu naiz"

Azkenenego erakusketa amaitu eta gero, Jose Luis Zumetak neurri handiko lanak egin behar zituela erabaki zuen, eta horretarako toki egokiaren bila hasi ziren. Azkenean, Uribitarten dagoen biltegia hautatu zuten. Hura egokitu eta Jose Luis Zumetaren erakusketa ikusgarria jarri dute bertan. Azken urte bietan Jose Luis Zumetak egin dituen ia obra guztiak zintzilikatu dituzte behin-behineko galerian. 50 lan inguru jarri dituzte, tartean da Gernika koadroa ere bai.

• Neurri handiko margoetara jo beharra zenuela aipatu duzu. Zerk bultzatuta?

Beti izan dut joera bat neurri handietan aritzeko. Baina gero, egiten duzun lan hori erakusteko beharrezkoa da toki egoki bat izatea. Askotan ez da egoten gero lan horiek non jarr,i eta horrek eraginda, beti nahi baino formato txikiagoekin ibili naiz; baina niretzat beharrezkoa da eta beti hobeto moldatu naiz handiarekin. Erakusketa honetan niretzat neurriak bereziki onak dira.

• Oraindik obratan dagoen eraikin batean jarri duzue erakusketa. Toki egokiena al da?

Tokia zoragarria da. Dituen proportzioak ikaragarriak dira. Eraikina ezagutzen genuen, baina ezin genuen bertara sartu. Beraz, esan genezake duela hiru aste jakin genuela barruan zer zegoen. Hasieran beldur pixka bat eman zidan guztia kontrolik gabe eta urez beteta zegoelako, baina zoragarria da. Antolatu dugun erakusketarako ezin hobea da. Oso gustukoa dut. Gogoko ditut antzeko tokiak, ohiko zirkuitutik kanpo daudenak, eta morbo pixka bat dutenak. Beste artista batzuentzat ere izan daiteke bide bat: erabiltzen ez diren espazioak, baina erakusketa bat jartzeko erabilgarriak direnak aurkitzea.

• Zure Gernika-n Picassorenean agertzen ez diren elementuren bat nabarmendu nahi izan al duzu? Zer egiten saiatu zara?

Kasu hori desberdina da. Aurrena bere marrazkiak kopiatzen hasi nintzen. Bere munduan sartzen saiatu nintzen bolada batean. Ez nintzen bere obran sartu, bere lana egiteko orduan erabili zituen zirriborroak izan ziren aztertu nituenak. Ondoren, zirriborrorik egin gabe zuzenean egin dut lan hori. Eta gero neurriak hartzea izan da. Lan kontzeptuala izan da. Picassoren lana hartu eta gero nirea; eta haiek biak nola lotu izan da kontua. Lana gehiago izan da burukoa, eman beharreko en-fokea, neurria hartzea. Picasso maisuaren irudia gogoraraztea eta, aldi berean, nire ukituak izatea. Maisuaren eta nire erdibidean gera dadin lortu nahi izan dut.

Éste y otros enlaces:

http://www.egunkaria.com/000620/orriak/kul1.html
http://www.bbk.es/Web/esp/obra/zumeta.html
http://www.gipuzkoa.net/kultura/km/castella/viajar/viajarc2.htm