JOSEBA SARRIONANDIA
III. GALDERA

Leihoaren zirrikitutik
haizea sartzen. Zigor zeldan
bakar bakarrik dagoen presoaren
erlojua gelditu egin da.
Denboraren/barea!
Leiho alboan hari soil bat
haizearen gora beheraka mogitzen.
Presoak harira
ea ordua dakien galdetu dio.
Eta hariak, goruntz beherunzka eginez
badirudi baietz, baietz,
baietz erantzuten duela.

Biografia Bere Obrak Zenbait Poema