Mündian Malerüsik

(version manuscrite de 1827)

Chaçons nouveles pour etchahon de Barcus

1. Mundin hanits malerous arauz baciraye
Bena ez ni beçaignic ihour behinere;
Ene fons propiaren içan nahiz jabe,
Tristia eçari niz ihon lurric gabe.

2. Desertuco ihicic genten beldurrez
Precocionatcen (dira) ebiltera gordez;
Nic hourac imitatcen gachoa nigarrez
Ene bici tristiren conservi beharrez.

3. Hamar ourthe hontan bici niz esclabo,
Erdiac presouetan bestic sordeisago;
Jelosqueria baten sujetetic oro
Ni ere impatient guerthaturic guero.

4. Hoguei eta bi ourthic complitu egunin
Hartu nin emastia ene çori gaitcin,
Eraiten ahal beitut içan ceitala jin
Ene urkha bulharra gorderic alço pin.

5. Eçagutu nianin cer nian erossi,
Nahi ukhen nin bortças corregieraci;
Bere jabe puissantac hari althe jalki
Eta ni inocenta gaztelin etceki.

6. Ene absenciari aguertu aproba
Çougnen fidelki cian eraman dembora;
Harec eni doblatu bihotceco herra
Bai etare causatu galtceco malurra.

7. Ene izterbeguia bahin emaztia
Herresteraci gabe nic nian flakia;
Bestec eraman deric hic behar colpia
Bena cubera diroc orano hartcia.

8. Banta ahal ayteque non nahi compagnan
Hic eman escandalac echarri din suitan:
Galdu dela bi lechu eta bi guiçon galant
Bai etare thonatu hirour legnu charmant.

9. Ene esposa maitia eta flakia
Coki batec diçaçun nahas cencia,
Galeraci naiçu ni eta etchaltia
Malherous erendatu oro familia.

10. Ene espous maitia eguin deiçut falta,
Aguri da frutia ecin dirot ukha;
Bena çuc baçunu ukhen pacencia
Hori çatian aisa sendo ceitin gaitça.

11. Hamar ourthez deitaçu eman burian min,
Bostez egoneraci aldiz gastelin;
Secoursic eman gabe nahiz han hil nendin,
Halako emaztia norc sofri saihetcin?

12. Hamar ourthez duçula dioçu sofritu;
Ene osaba jauna causa içan duçu;
Nitan içan espaliz gin dena aguertu,
Behar beitçunuki(a)n gaztelin finitu.

13. Mousde Harichabalet jaun erretora
Etçunin etcekiten oguendant lioba,
Arauz sinhexi duçu icous ondon obra
Jauna eçariçoçu cihaurenekila.

14. Ene aita fidela aurhidic hareki,
Aberastu cirie ene malurreti,
Procesac eman eta defautac eraiki,
Arrusas etcaltiac ciec ere ebaxi.

15. Ene sorthe tristiri guiçon gastiac so,
Escont guei baducie ez eçar esclabo,
Emaztic ukheitecoz nic beçalaco,
Eguin citaye aphez edo jon soldado.

16. Emazten dohagna bethi virgina,
Jiten ezpaçaicie uzta ereigna;
Enian ichousiric haren echospena
Sonya ez ereitia datila hobena.

17. Hanits minçatu nuçu enetsaien contre
Nahi bada gueçuric ez erran batere,
Bena ene oguenac badutut nik ere
Gincoua dakhigula guertha pharcaçale.

18. Barcosseco herrian ez cherka etçahon
Haren hatçaman nahiz çabilcenac ondon
Bere chantoren honcen ari da Iguelon
Hain olhalte ederric ezpeita Ciberon