Maria Solt ta kastero

1. Maria Solt eta Kastero,
Bi amoros zahar bero;
Hirur hogei hamarna urthetan hartü die amorio!
Kastero jelostü denian, Maria Solt ezari kanpo.

2. Maria Solt dua nigarrez,
Izorra dela beldürrez,
Barnets-Bordako anderiak kontsolatü dü erranez:
Emazte zaharrik oküpü agitzen eztela arauez.

3. Maria Soltek arrapostü:
«Santa Elisabet badüzü;
Saintü zahar bate-ganik oküpü agitü düzü;
Kastero ere bada saintü, hala nizan beldür nüzü».

4. Kastero eztüzü saintü,
Sobera bürhauti düzü;
Elizalat juan eta taharnan egoiten dütü;
Kastero dena gatik saintü, Maria Solt antzü zira zü.