Lheille

1. Igaran Sen Bladiz, Ospitalesekin,
Hirur sos baizik enian ordian eneki;
Berriz agitzen baniz holako lagünekin,
Büria bethe gabe bertan bexuak goiti.

2. Eihartxe gañiala heltü nintzanin,
Iseia zunbait arte hartan egin nin;
Alde bata enia zela, bestia mementin,
Enintzala heltüren arras etsitü nin.

3. Etxerat nintzanian Añari oih'egin
Borta zabal lizadan barnilat sar nadin;
Eritarzün handi bat, hura dit khorpitzin,
Jaun bikariak behar dü hunat mementin jin

4. Añak Añetari lehiatüki:
«Lheille heben diñagü hiltzen sübitoki,
Ekharran khürütxia ohe adarretik
Zeña dezagün eta ezar Jinkuarekin».

5. Añetak Añari espiritüreki:
«Lheille eztün ez hilen oano horregatik;
Ama birjina din ikhusi broketaren xilotik,
Arren zeña dezagün Jinkuaren odoletik».