Galharragako pulluna

1. Galharragan Pulluna, elhekarien ama,
Harek dian lana da etxez etxe ebiltia,
Jaun erretorari gero berrien eramaitia,
Nula gahüntatzen deron Phetiri Santzek thipiña.

2. Üthürralt badabilazü jentez orori ihesi,
Taharnan eta lanin amoriekin,
Bena haren emaztiak hala dizü merexi
Zeren adarrak egiten beteitzo, Phetiri Santzeki.

3. Galharragan da Erle, asto hazlen gehien,
Bosna libera hazten titzü belharrik (batere) eman gabe;
Nik eman nikiozü hamar haz balitza kapable,
Hanko janarekin eta bestetan handizale.

4. Galharragan da Antxen, zorrek hunen gehien,
Bena hark eztü hetarik batere phakatzen;
Bena halere hura die aisa errespetatzen
Zeren dien aisa nausi üzker handi egiten.

5. Adios Galharraga, Galharraga ahüla!
Hitan lakhetzen dena dük haizia eta elhürra;
Etziok ez berotüren Etxehuni südürra
Galharragako auherrek ekharririk egürra.