Bi ama Alaba

1. Barkoxen badira
Bi ama alhaba;
Algarri segretien khuntatzen ardüra.
Hek uste gabe heltü, haier beha zena,
Etxahun xaharra,
Jinkuaren haurra.

2. Alhaba amari
Zen erraiten ari:
«Mündi'ari zitazüt bethi trüfaz eni,
Erraiten beteitade: toû pay qu'ey toû payrî»
Zer othe da hori? (bis)

3. Auxilik alhaba!
Hori dün mardalla!
Hitzaz oküpü ondun hil ziña senharra;
Hamar hilabeteren bürin, hi jin haurra
Harek egin obra,
Hirur hortzekila!

4. Hamar hilabete nin,
Sorthü nündüzünin!
Enila hura aita jarten niz beldürrin,
Aiei hau doloria eta ezin jakin
Züganik aita nur nin! (bis)

5. Hire egüzaita,
Zer gizun xarmanta!
Hareki bürüz bürü jan diñagü zopa;
Ordin danik badiñat bai nik bethi lotsa
Hunki zeitan kota (bis)