Ahargo eta Kanbilu

1. Ahargo eta Kanbillu,
Ardüra da hetan lanhu;
Aspaldian ebili hiza dendariaren ondun?
Gantza loditzen hasi ziok, gaxua, sabel ondun.

2. Barkoxe Bürgübüria,
Aizuan Larragorria,
Amoros batek salhatü dizü kurrunkaz bere büria:
Zeren etzen leihoti jauzi gaizo asto bürü handia!

3. Amorosak behar lüke
Orduz jakin ez egin lo;
Bestela harek ükhenen dizü bere kuntia oso:
Hemeretzü kunka olho, etxerat eramaiteko.

4. Ebili niz Oloruen,
Olho erosten manduen;
Hüllantxiago merkexiago: olhua franko Barkoxen,
Olhua franko Barkoxen, hi bezalako astuen.