*Al índice*

Traducción en euskera:Bizkaia


Bizkaia eta itsasoa


Herriaren kultura eta nortasunaren berri izan nahi duen bisitari batek nahitaez ezagutu behar ditu kostalde honen gauzarik aipagarrienak, ñabarduraz beteta dagoen esparrua, koloretsua, aparteko kulturaren jabea dena, eta, aldi berean, hamaika adierazpen artistiko eta folkloriko aurkezten dituena.
Musika eta dantza, gehi bertsolaritza, poesia herrikoia, beti azaltzen dira eta beren beregiko garrantzia dute jai eta ospakizun guztietan. "Kaxarranka" eta "Mahaiganeko dantza" dira, besteak beste, Bizkaiko kostaldeko dantzaren bi adibide. Bertsolaria, bertsoak bat-batean egiten dituen eta melodia herrikoi bat hartuta kantatzen dituen olerkaria, nolabaiteko ahozko borrokan; txistua bezalako musika-tresnak, edo alboka, dultzaina edota txalaparta, edota abesbatzak, euskal jendearen artean erabat errotuta dagoen musika mota. Horiek eta euskal hizkuntza herri honen nortasunaren ezaugarri bihurtu dira. .

Herri kirolak, baserria eta lanari lotuta jaio zena (enborrak moztea, belarra segatzea, idi probak, arrantza …). Horren gailura, dudarik gabe, Pilota dugu, modalitatea gora-behera, eta gure lur txiki honen mugak gainditu ditu. Halaber, traineruen estropadak azaldu behar dira, euskaldunok itsasoarekin beti izan dugun lotura estuaren isla direlako egun ere. Baserrietako isiltasunak eta gure kostaldearen indarrak benetan bakarra eta erkatu ezina den paisaia eratu dute.


Sentsazio itsasoa



Bilboko Guggenheim Museotik bertan dagoen Bizkaiko itsasaldeak (150 km.) elkarren ondoan biltzen ditu itsasbazterreko tradizio handiko herriak, hondartza basatiak nahiz oso ongi iraun duten natur guneak (Urdaibai Erreserbako Biosfera). Bertan lasaitasuna eta gastronomia ederra aurkitzen ditugu, eta kresalez beteriko olatu eta airea, nabigatzeko nahiz igerian jarduteko. Euskaldunon itsasoaren barruko muina dugu.

Bizkaiko alde hau pil-pil ageri zaigu marinelen tradizioak (traineru estropadak), jai koloretsuak, eta arrantza-portuen inguruan kutsu berezia duten herriak eskaintzen.