HIRU TXERRITXOAK

Basoaren erdigunean anaiak ziren hiru txerritxo bizi ziren. Otsoa beti haien atzetik hauek jateko asmoz zihoan. Hiru txerritxoek otso honetatik alde egiteko, etxe bat egitea erabaki zuten. Txerri txikiak lastozko etxe bat egin zuen hau arinago amaitzeko eta jolastera joateko.

Txerri ertainak egurrezko etxe bat egin zuen. Bere anaia txikia berea amaitu zuela ikusi zuelako eta berarekin jolasera joateko arineketan egin zuen.

Nagusia zen txerritxoa ordea ardreiluzko etxea egiteko lanean zihardun.

Otsoak zuen etxetxoekin zer egingo dizuen ikusiko duzue - bronka bota zien bere anaiei hauek jolasten zeudelarik.

Otsoa txerri txikiaren atzetik irten zen eta honek bere lastozko etxetxoaraino korrika joan zen baina otsoak putz eta putz egin zuen eta lastozko etxetxoa erori zen.

Otsoa laguntza bila bere anai ertainaren etxera zihoan txerritxoaren atzetik joan zen. Baina putz eta putz egin zuen eta egurrezko etxea erori zen. Bi txerritxoak handik arineketan irten ziren.

Arnas estuka otsoa beraien atzetik zihoala, anai nagisiaren etxera heldu ziren.

Hiru txerritxoak barrura sartu ziren eta ate guztiak eta lehio guztiak ondo itzi zituzten. Otsoa etxeari bueltak ematen hasi zen barrura sartzeko leku baten bila. Eskailera luze batekin teilaturaino igo zen tximeneatik sartzeko, baina txerritxo nagusiak tximinian ura eraikiten jarri zuen. Otsoa tximeneatik jaitsi zen baina eraikiten zegoen urara jausi eta erre zen.

Handik baso guztian zehar entzuten ziren ohiuak eginez ihes egin zuen otsoak eta esan ohi da, handik aurrera berriro txerritxoak jan nahi ez zituela izan.

AMAIERA