AURKIBIDEA

2.3.Juan Antonio de Moguel Y Urquiza (1745-1804)

2.3.1.Bizitza

2.3.2.Eraginak

2.3.3.Bere Obrak

2.3.4.Garbizalea

2.4."Peru Abarca"

2.4.1.Sarrera

2.4.2.Titulua

2.4.3."Peru Abarca"ren literaturtasuna

2.4.3.1.Erretratoak

2.4.3.2.Deskripzioak

2.4.3.3.Errefrauak

2.4.3.4.Juntagailuak

2.4.3.5.Espazioa

2.4.3.6.Denbora

2.5.Bibliografia

2.3.-JUAN ANTONIO DE MOGUEL Y URQUIZA (1745-1804)

..........................................................................................................................

2.3.1.BIZITZA

2.3.2.ERAGINAK

2.3.3.BERE OBRAK

2.3.4.GARBIZALEA

..........................................................................................................................

2.3.1.BIZITZA

Markinako mediku baten semea izan zen Juan Antonio Moguel. Bere aitaren aldeko aurretikoak erriojarrak izan ziren.

Jaio Eibarren jaio zen, bere aita hango medikua zelarik. Baina hamaika urtetatik hasita, gainerako urterik gehienak, Markina edo Markina inguruan eman zituen gure Moguelek.

Bere aita ezezik, bere aitona ere medikua izan zen. Berak ostera, abadetzarako bidea hartu zuen.

Abade noiz egin zen ez dakigu. Baina 1770.urtean, behinik behin, Markinan egon zen abade. Gero, handik bost urtera, Etxebarriako San Andresera joan zen eta hantxe hamairu urte egin ondoren, Markinara bueltatu zen berriz. Ordutik aurrera Xemeingo parrokoa izan zen hammasie urtetan, hil zen arte.

2.3.2ERAGINAK

Larramendik ere euskararenganako eritzi honen kontra lan egin zuen. Moguelen obran bere eragina nabarmena da. Moguel jaio zenean bere obrak argitaratzen hasi zen. Bere gramatikako lan azpimarragarria: "El imposible vencido".

Cardaberas eta Mendiburu, Larramendiren ondorengo ikasleak izan ziren. Hauek ere Moguelengan eragina izan zuten. Moguelek Lapurdiko tradizioa ere ezagutzen baitzuen. Tradizio hau, gipuzkoarraren aldean zaharragoa zen.

Moguelek beste eragin haundi bat izango du. Hain zuzen ere Guillermo de Humbolt linguista austriarra eta Berlineko Unibertsitateko sortzailea. XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran eragin haundia izan zuen. Euskal Herrira etorri zenean (oso pertsona bidaiaria baitzen), fama haundia zeukan Moguelengana joan eta honekin hartu-emana izan zuen. Euskararekin interesatua zegoen, Teoria Vasco-Iberistaren ondorioz. Teoria honen bitartez esaten zen Espainia osoko hizkuntza izanik Pirineoko lekuren batetan eskutatu zela euskara. Humboltek euskararen jatorria ezagutu nahi zuen. Keskatuta zegoen euskararen gainean.

Moguel baino arinagokoa izan zen "Real Sociedad Vascongada de Amigos del País"ek (RSVAP) ere eragina izan zuen. Kultura bultzatzeko mugimendu bat sortu zuten eta bertan euskarak leku garrantzitsua betetzen zuen.

Aipatutakoetaz gain, Moguelek hainbat idazle erdaldun ezagutzeko aukera izan zuen bere bizitzan.

2.3.3.BERE OBRAK

Berandu hasi zen argitaratzen. Lehen argitaratu zuen liburua, hil baino lau urte arinago, "Eracasteac" 1800.ean izan zen. Bere ogibideko 'arima zaintze' horretarako behar ziren liburuak argitaratu zituen; eta berandu. Hauek dira bere obrarik garrantzitsuenak:

1)"Confesio eta Comunioco Sacramentuen gainean Eracasteac" :

Iruñean argitaratu zuen. Gipuzkeraz idatzitako liburua, noski, nahiz eta bera bizkaitarra izan. Tradizio literario idatzia gipuzkoar euskeran zen. Gipuzkoarra hizkuntz estandartzat zuten orduan.

2)"Versiones Vascongadas de varias arengas y oraciones selecctas de los mejores autores latinos o Demostracción práctica de la pureza, fecundidaddel idioma vascuence contra las preocupaciones de varios escritores extraños y contra algunos vascongados que sólo tienen una noticia superficial del idioma patrio." :

Gipuzkoako euskerara itzuli zituen autore latinoen pasarterik famatuenak. Folleto antzeko bat da, orrialde gutxirekin, 25 orri baino ez. Tituloak berak ematen du giroa aditzera. Soldaduei arima altxatzeko autore latindar onenen sermoiak eta demostratua da gainera euskararen aberaztasuna eta elokuentzia, eta beronen balioa literaturan indartzen dela. Euskarak ezertarako balio ez zuen gaitz hori euskaldunen artean ere zabaldua zegoen, beraz, euren kontra agertzen da. Titulua erderaz da, hauei zuzentzen baitzaie. Moguelen ustetan, hauek ez dute euskeraren balioaren berri, edertasunaren berri eta are gutxiago erdaldunek. Hau Moguelek "Peru Abarca"n ere zabaltzen duen ideia da. Euskararen balioaz konturatu ez zirenen begiak zabaldu nahi zituen eta horretarako autore prestigiotsuen testuak euskaratu zituen.

3)"Nomenclatura de voces guipuzcoanas, sus correspondientes vizcainas y castellanas, para que se puedan entender ambos dialectos":

Orduko pertsona kultuen artean, euskararen ez baliogarritasunaren ideiaz aparte bazuten beste ideia bat. Hain zuzen ere euskalkien isolagarritasuna. Euskalkien arteko ezberdintasunen ondorioz, euskara ulergaitza iruditzen zitzaien. Moguelek uste du euskera enbor bakarrekoa denez gero, dauden aldaketak lexiko mailakoak direla soil-soilik. Dagoen distantzia ustez baino txikiagoa da, eta gehiena hiztegi mailakoa. Beraz, hiztegi txikia egin zuen "Nomenclatura". Erderatik bizkaitar zein gipuzkoar euskerara.

Beraz, Moguelek obra erlijioso bat eta bi kontzienzioso idatzi zituen. Bi hauetako lehenengoa euskararen balioaz ohartarazteko eta bigarrena berriz, euskalkiaren isolamenduaren ideia ekiditzeko.

4)"Alegiak" :

Mogulek bere obren artean "Alegiak" idatzi zituen (fabulas erderaz). Alegiei Moguelek 'ipuin onak' deitzen zien. Peru Abarca-n hitz neurtuzko alegi bat txertatzen du. Hala ere, hitz lauzko alegiak ere idatziak zituen, nahiz eta hauek ez ziren argitaratuak izan 1991.urterarte.

5)"Peru Abarca y dialogos entre un rústico aldeano y un barbero callejero llamado Maisu Juan".

Moguelen lan literarioetatik garrantzitsuenak bi dira erlijiosoetatik kanpo: Peru Abarca eta Alegiak.

"Eracasteac"en Hitz-aurrean, orduko giroa isladatuko du Moguelek. Euskaraz idazteko nahiak, gogoa adierazten du eta bere baitan pentsatu ere ea zerk bultzatu dion bera baino jakintsuagoak egin ez zutena egitera (euskaraz idaztera). Bide Hurratzaile sentitzen da. Ez zuen ondo ikusten euskal kristauak Jainkoaren hitza euskeraz ez ematea. Erdaldunek liburu asko zituzten era berean. Gainera Apaizak herri xeheari doktrina irakasteko beharrean zeudela zeritzon.'Confesio onac dacar berez comunio ona, ta hauec ondo eginac bizitza berria, ta gero betico salvacioa'.

Moguelen obra gehiago:

"Cristinauaren jakinbidea".

"Cartas y disertaciones de Don Juan Antonio Moguel sobre la lengua vascongada" Madrid 1854.

"Pascalen gogamenak" Euskaltzale 1899.

2.3.4.GARBIZALEA

Moguelek, Aita Larramendi euskaldunen maisuak diona aipatzen du:

Berau purista haundia zen eta euskarak ez zuela beste hizkuntzetatik hitz bat bera ere nahi essaten zuen. Euskarari hitz erdaldun asko erantzi zaizkio, baina adituaz eta ohituaz, euskarakoak bezain ongi aditzen diranak, eta horrek utzi behar ez ditugu, eta behar bada noiz edo berriz hobeto da honelakoak erabiltzea euskarakoak baino, batez ere eliz gauzetan. Hala ere, asko dira euskara larregi kutsatzen dutenak, hitz erdaldunekin.

Beraz, garbizalea zen bai, baina garbizale moderatua.

Eta jarraitu egiten du:

Kultura gizonek, gutxik dakite jaioterriko euskararen erdia, aspertzen eta lotsatzen dira galdetzen eta gainera gaizki esaka dabiltza euskara egiten dutenengandik. Eta gainera pulpitotik botatako sermoiak, erdi euskara, erdi gaztelerakoak badira, euskal kristauak ezin du ulertu.

Beraz, ezin daiteke esan Moguel garbizale hutsa zenik, baina ez zetorren bat euskararekin baliatuz erabil zitezkeen hitz bitxiak eta ederrak erabili beharrean maileguak erabiltzearekin. Asken finean, eliz hitzak mantentzearen alde agertzen da baina orduko nekazarien euskara garbiarkin konpajinatuz.

Moguelek esango du, buruz ikasten den doktrina hobe dela irakastea bakoitzaren herrian hitz egiten den bezala. Honexegaitik, "Confesioak" bizkaieraz idatziko du.

Aurkibidera bueltatu

2.4.-"PERU ABARCA"

..................................................................................................................................

2.4.2.TITULUA

2.4.3."PERU ABARCA"REN LITERATURTASUNA

-2.4.3.1. ERRETRATOAK

-2.4.3.2. DESKRIPZIOAK

-2.4.3.3. ERREFRAUAK

-2.4.3.4. JUNTAGAILUAK

-2.4.3.5. ESPAZIOA

-2.4.3.6. DENBORA

..................................................................................................................................

2.4.1.SARRERA

1802an prosaz idatzia eta 1881ean argitaratua. Elkar-hizketa bidez jositako sei dialogotan egindako obra bat da.

Madrilen eskolaturiko jatorriz euskaldun gizon barbero edo zirujau batek mantentzen ditu elkar-hizketaK Peru Abarka, inoiz bere herritik atera ez den baserritar, kristau on euskaldun garbiarekin. Barberuak, hitz egiterakoan euskara mordoilo bat egiten zuen, Peruren euskara aldiz oso garbia da. Ardandegi edo benta batean ezagutzen dute elkar eta pixkanaka-pixkanaka, Maisu Juan (barberua) Perurengandik euskararen gainean gauza ugari ikas ditzakela konturatzen da.

Elkar-hizketa bakoitzaren hasieran, erderazko sarrera bat dago, atal-burua erderaz (titulua ere)('Diálogo primero en el que se encuentran casualmente...'). Erderaz, pertsona, publiko zabalari zuzendua dagoelako.

Maisu Juan orduko irakurle hipotetikoaren eredua da. Honekin identifikatzen da irakurlegoa, euskaldun seme baitira eta kanpoan ikasiz Euskal Herrira erdal jakintzaz orniturik, jantzirik etorri dira baina euskera galduaz.Bukaeran, Maisu Juan, Peru Abarca bihurtuko da. Moguelek Maisu Juanen transformazio hau irakurlearengan gerta dadin nahi du. Orduan, bukaeran euskararenganako prejuizioak bukatu egiten dira. Maisu Juanek honela esango du: 'Nituen aurrejuizio guztiak euskararen gauzatasunaren gainean ustelak ziran. Euskarak ustez baino baliapide askoz gehio ditu eta'. Mogueli gauza bera gertatu zitzaion; euskara galdua izanik, euskara erabat lantzeraino iritsi zen prozesu horretan.

Beraz, Maisu Juan, orain dela berrehun urteko euskaldun erderatua izango da Peru Abarca euskaldun peto-petoa den bitartean. Bata baserritar abarkaduna, bestea ordea, zirujano mediku kapeladun kaletar bat.

Moguelek ebidentziak markatzen ditu, Maisu Juanen espainetan orduko ilustratuen euskara baino mordoiluago edo exkaxagoa jartzen du. Karakterizazio lan bat egiten du, hau da, ezaugarriak erliebean jartzen ditu. Peru Abarcaren euskerarekin berdin eginez. Horrela bien erteko amildegia haunditu egiten du Moguelek.

2.4.2TITULUA

Moguelek euskal obrei erdarazko titulua jartzean, orduko kultura gizonentzat idazten zuela esan daiteke.

Lanaren bi ardatsak edo pertsonaiak agertzen dira tituluan. Peru baserritarra bere izen arrunt-arruntarekin (Abarca goitizena, baserritarra den moduan abarcak jasten dituelako, bere baserritar kondizioa azpimarratuz) eta Maisu Juan edo maestro cirujano, arropa dotorez jantzitako gizona. Biak antitetikoak dira.

Baina obra honen pasarte batetan Peruk bere burua 'Doctor Catedratico en la Universidad de Basarte' moduan aurkezten du bere burua. Basarte : baso artekoa. Euskera ondo dakitenak Moguelen ustez baserritarrak dira. Hauek 'euskararen maisuak' dira eta erakutzi beharko zieten kanpoko Jaunei edo Nobleei Euskal Herrira bueltatzean.

2.4.3."PERU ABARCA"REN LITERATURTASUNA

Zenbait azterketen bitertez, nobelaren funtzio linguistiko nagusia metalinguistikoa dela esatera hel gaitezke. Gainera erlijio liburuak idazten ziren garai batean "Peru Abarca" dugu erlijiotik at gai berria.

Literatur balio aberatsak ditu "Peru Abarca"k. Mitxelenak 1960an "Primer contacto de la novela en vascuence"-n afirmatu zuenez, gehienbat nobelatzat jo dugu.

Berez "Peru Abarca" elkarrizketa bat da, laborari 'eskolatu' baten eta barbero 'eskolagabe' baten artekoa.

Moguelen asmoetan argi eta garbi ikusten da: literatur lan bat egin nahi duela, ederraren landatik abiatu nahi duela. Gainera Juan Luis Vivesek obra bat atera zuen 'gazteek Latinaz erakarriak sentitu daitezen' eta Moguelen dialagoaren elkargarritasunaz baliatu zen. Baina Juan Luis Vivesen eragin honek ez du esan nahi "Peru Abarca" imitazio bat denik. Moguel originala da, XVIII.mendean zegoen Bizkaiko bizimodua besterik ez du iturritzat. Ez du nobelan beharrezkotzat jotzen den narratzailerik, elkarrizketa bakoitzaren buruan, eta batzutan elkarrizketa barnean, parentesi artean erderaz ematen diren azalpenak, antzerkietan ohi diren indikazioak dirudite.

Elkarrizketa edo dramatiko era honek, aire kulto bat du eta jakitunen arterako antzerkia da, hau da, zerbait ikasi dutenentzat edo minorientzat egina dirudi. Bistan dago ezin dela errepresentatu eta irakurlearentzako egina dela. Aldi berean, ez du zerikusirik liturgiatik sortua den antzerkiarekin. Lan hau kultoentzat dela Moguelek berak esanen digu.

2.4.3.1.Erretratoak

Moguelek erretratoak, prosografikoak nahiz etopeikoak izan, grina eta graziaz irudikatzen ditu.

Akzioa hastearekin batera, Maisu Juan eta Peru Abarcaren erretratoek gure begiak alegrantziatu besterik ez dituzte egiten. Elkarrizketa guztietan pertsonai bien izaera, funtsean, pintaturik agertzen da.

- Bertsolariaz ere, Txirrita zahar bat edo ikusten dugu.

- Atso benteraren prosografia xarmant bat eskaintzen zaigu.

- Emazte eta seme-alaben barne erretratu edo etopeia egitean, ostera, motelagoa daiteke.

- Olagizonak ondo.

- Txinelaren irudia, azkenez, benetan ikusgarria da. Ironiz eta salakuntzaz gainezkako ateraldiak, lortzen duen txinelaren irudi harrigarriak biziki laguntzen digu.

2.4.3.2.Deskripzioak

Errekurtso honetaz gutxiago arduratzen da, dialogoaren ibilbideak horretarako epe gutxiago ematen duelako.

Olaren eta Ehuntegiaren deskribapenak aberatsak dira. Maila apalago batean berriz, bente eta baserria.

Deskripzio hauen alderdi folklorikoa, azkenez, autore guztiek, XVIII. gizaldia ezagutzeko bide egokitzat jotzen dute.

2.4.3.3.Errefrauak

Penagarria da Moguel eurotaz gehiago baliatu ez izana, banan banan, listan baino ez ditu ematen. Bi aparteko indarrez:

'Bacocho bere zoruak vici'.

'Aciac, berea quirtena, ectau giconak ican behar urtena'.

Moguelen ideia nagusietariko bi laburtzen dituzte. Bigarrenak, ez bada hainbeste errepikatzen ere ideia bezala maiz agertzen da. Peruk Maisuaren aspirazioak zuzendu nahi eta bide 'onera' erakarri nahi duenean (Russeau-ren ideia bat da hau aldi berean).

Esaerok badute extra literatur balore bat. Moguelen preferentzi edo hobespenak ezagutzeko bide bat izan daitezke.

2.4.3.4.Juntagailuak

Harrigarria da Moguelek nola elkar josten dituen hainbeste gai, ikuskizun eta alderdi ezberdin.

Bost egun eta espazio nahiko mugatuen barruan, XVIII. gizaldiko giza-bizitza osoa 'sin fatigarse, atractivo'az, sartzeak eta atontzeak, batetik besterako mugimendu guztiak 'co disimulo' egin ahal izateak teknika ongi kuadratu bat exijitzen du.

Adib: Olarako bidean Peruk makila ematen dio Mausi Huani.

Errefraua: Txakurrak egindako zauria osatuten da txakurraren uliaz.

- Peru badakizu errefraurik?

PROGRESOA'con disimulo'.

Juntagailu horren bidez beste gai batera pasatzen gara, haritik itxura baten galdu, ez eten gabe.

2.4.3.5.Espazioa

Ez dakigu Peruren etxera zenbat bide dagoen bentatik, baina bien artean txerri bat akabatzen duten etxe bat ga¡ertu dago.

Ez dakigu ezta landeta baserria nolakoa den. Hasiera baten ezin ditugu goi beheak bereiztu, Maisuak 'labanduta joko dot eskaileratik beera' esaten duenerarte. Orduan jakiten dugu gelak etxearen goikaldean daudela eta sukaldea berriz iskileretan behera.

Sukaldearen deskribapen bat egiten da

Etxetik olara ordu bete dagoela esaten zaigu. Olan egon ondoren etxera doaz eta ehuntegia non dagoen ez dute esaten.

Ondorioz, Moguelek ez du espazioaren konzientziareik, erromantizismorarte idazleak ez dira honetaz ohartuko.

Dena den hiru tokitan lekutzen du bere trama:

- Ardan etxea.

- Landeta etxaguntza.

- Ola.

Landetan errealitate eta objetu gehiegi biltzen dira, baina garai haietan posible zen etxaguntza batek harotzena, linu-ezpaleta, etab. izatea.

Kontzientzia klasikoa bai badu, espazioa toki hezitu eta labur batera mugatzen du: herri bat, eta herri horretan hiru toki seinalatu, elkarrengandik urruti ez direlarik.

2.4.3.6.Denbora

1.Eguna

Ardan- etxean goizez egiten dute topo. Maisua baraurrik dago. Elkarrizketa luzea izaten dute eta ondoren afaldu egiten dute aita-semiak ohera doazelako, eurak ere lotara doaz.

2.Eguna

Ordaintzeko egindako kalteak (urdai-azala). Gero bidean txerriaren gora-beherak ipuin bat dakarkio burura Peruri eta digresio bat eginez ipuin hori kontatzen dio maisuari.

Neguan gaudela ohartarazten diguten zenbait erreferentzi erakusten dizkigu Moguelek. Esaterako txerriaren hiltzea, 'oñak bustiko zitzaizkizun', gaztaña erreak...

Etxera heltzeko berandutu egin zaie (ez dakigu bazkaria zertan joan zaien), gainera etxean ez diote ezer galdetzen.

Afal aurretik semeak ipuin bat kontatzen die.

3.Eguna

Olara joatea proposatzen dio Peruk Maisu Juani eta bidean 65 esaera botatzen dizkio. Ola goitik behera erakusten dio, etxera bueltatu eta hor bukatzen da 4.elkarrizketa.

Jan eta gero atzedena hartzera doa Maisu Juan, baina zarata batzuk direla eta loa joaten zaio. Ondoren Peruren alabak ezpantarien kanta abesten du. Jarraian baserriko 'biarrak' eta 'erramintak' erakusten dizkio.

Ilunabarrean, 'JOanis eta Txorgorri' agertzen dira. Euskara modu guztietan orazioak erakusten dizkiotelarik.

'- Ordu da! esnatzeko.' Dialogoa bukatzen da.

4.Eguna

Basoak erakustera doaz. Juanisek gerla garaiko bertsoak botatzen ditu, jarraian errefrauak. Euskarari buruz mintzatzen dira 'basa eskolan'. Eguerdian etxera doaz. Txinela sartzen da, engainatu eta elkarrekin bazkaltzen dute.

Maisua "Gera zaitezte jangoikuaz" agurtzen da.

Denbora aztertzean bost ideia azpimarratu beharko genituzke:

a) Lehenengo hiru dialogoetan, erritmo akonpasatu, ekilibratua somatu dugu, hiru egunek beste hainbeste elkarrizketa bete dituzte, gauaz bakoitza bukatuz.

b) Hirugarren egunean desekilibrioak sortzen dira. Lehendabizikoz, elkarrizketa bat eguerdiz bukatzen da. Horretaz gainera, eta espazioan gertatzen den moduan, eguna bizitzaz, gaiez eta ikaskizunez beteegia aurkitzen dugu: errefrauak, ola, lino-ezpateta, baserria, harotzagia, euskalkiak...

Bestetik, ekintzak hiru zein laugarren egunean nahaztuak, desordenatuak daude.

c) Hainbat 'Anakoluto'z topo egiten dugu:

Ez dakigu zertan joan zaizkien lehen eta bigarren egunetako bazkari eta bazkal orduak, gainera ezin da sinestu emazte eta haurrak euren aitaz ez arduratzea gauean ez etxeratzerakoan.

d) Akzioa neguan gertatzen da (hainbat arrazoirengaitik). Agian Moguelek 1800-1801eko neguan idatzi zuelako.

e) Egun gutxiren denbora barruan sartu nahi ditu gertaera guztiak.

Aurkibidera bueltatu

2.5.- BIBLIOGRAFIA

......................................................................................................................

ZARATE, Mikel:"Bizkaiko Euskal Idazleak", Derioko Seminario-Ikastetxea 1970.

ZELAIETA, A.:"Peru Abarcaren berrirakurketa", Kriseilu, Donostia,1979.

MITXELENA, Koldo:"Historia de la literatura vasca", Minotauro argit, Madrid 1960.

"Textos Arcáicos Vascos", Minotauro, Madrid 1964.

RIEZU, A.Jorge de:"Flor de canciones populares vascas", Ekin, Buenos Aires, 1948.

BARANDIARAN, Jose Miguel: "Obras Completas II". ......................................................................................................................